SAREKIN WEEK Ekintzailetzaren astea urriaren 26tik 30era

SAREKIN WEEK Ekintzailetzaren astea urriaren 26tik 30era

Events

Information

Bizkaian ekintzailetza babesteko eragileen sarea osatzen duten erakundeek antolatu duten ekintzailetzaren astea da, eta aurtengoa lehen edizioa izango da. Elkarrekintza espazio bat da, batez ere birtuala. Bizkaiko ekintzaileei bideratuta dago eta Sareko erakundeen lankidetzarekin eraiki da. Guztion artean jarduera eta ekitaldi interesgarriak antolatu ditugu, ekintzailetzarekin eta haren fase guztiekin erlazionatuta (ekintzailetza, enpresa proiektuen garapena, enpresen sorrera eta abian jartzea, finantzaketa eta merkatuan egonkortzea). Zer eskaintzen du Sarekin Week-ek? Aste honek hiru helburu ditu: • Bizkaian ekintzaileek eta enpresaburuek eskura dituzten tresnak eta baliabideak bateratu, gerturatu eta ezagutzera ematea. • Ekintzailetzaren gaurkotasunari eta joerei buruz eztabaidatzea eta ezagutza sortzea. Helburu horrekin, hitzaldiak eta tailer praktikoak egingo dira, gaurkotasun handiko gaiak jorratzeko: gaur egungo egoera ekonomikoa, negozio eredu berriak, gizarte berrikuntza, berrikuntza teknologikoa, etab. • Interes komunak dituzten pertsonen arteko topagune izatea, aukera eta lankidetza berriei atea zabaltzeko. Nork antolatu du? Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak eta DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak koordinatuko dute ekimen berritzaile hau, eta Sarekin Ekintzailetza Sarea osatzen duten ehundik gora erakundeek parte hartuko dute bertan. (104 erakundeen orrirako esteka)

Join the event!

See all the content and easy-to-use features by logging in or registering!